Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ETXALAR
Egoitza Elektronikoa
ETXALAR

Jarduera-lizentzia eskatzeko erantzukizunpeko ADIERAZPENA

aren armarria ETXALAR
Egoitza Elektronikoa > Jarduera-lizentzia eskatzeko erantzukizunpeko ADIERAZPENA

Jarduera-lizentzia eskatzeko erantzukizunpeko ADIERAZPENA

Helburua

448/2014 FORU AGINDUAREN II. ERANSKINEAN jasotako jarduerak, 448/2014 FORU AGINDUAREN III. ERANSKINEAN adierazitakoen artean EZ daudenak.

Izapidea nork egin dezakeen

Edozein pertsona fisiko edo juridiko, pertsonalki edo ordezkari bidez.

Tramitea nola egin daitekeen

  • Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
    • Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
  • Aurrez aurre, udaletxeko bulegoetan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Erantzukizunpeko adierazpena, beteta eta interesdunak sinatuta.
  • Eskudun teknikariak sinatutako ziurtagiria, esaten duena lokala egokia dela egin nahi den jarduera egiteko (agiria ezarritako ereduaren araberakoa da).
  • Zergen autolikidazioa, behar bezala beteta eta, beti, dagokion ordainagiriak lagunduta.

Nola eta noiz ebazten den

  • Erantzukizunpeko adierazpenak ahalmena emango dio eskatzaileari egin nahi duen eta eskabidean deklaratutako jarduketa egiteko, betiere beharrezko eta ezinbesteko dokumentazioarekin batera badoa, eta dagozkion egiaztatze-, kontrol- eta ikuskapen-ahalmenei kalterik egin gabe.
  • Inola ere ez dira ulertuko erantzukizunpeko adierazpen bidez eskuratu direla hirigintzako legeriaren edo plangintzaren aurkako ahalmenak, eta erabat deusezak izango dira.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
ETXALAR - P3108100C
C/ Andutzeta 15
31760 Etxalar (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen